Bartzelonan jaio nintzen, eta bertan bizi izan naiz 21 urte bete arte. Nahiz eta hiriburu hau estimatu, herriko bizitza nahiago dut. Urte batzuk daramatzat Euskal Herrian, non familia sortu dudan eta euskara ikasten ari naiz.

Txikitatik sentitu dut pertsonak sendatzeko bokazioa. 2009an fisioterapeuta bezala diplomatu nintzen eta maite dut nire lana.

Nire lehen esperientzia klinikoa Ingalaterran hasi zen, eta bertan errehabilitazioan eta bizkarreko minetan esperientzia hartu nuen. Han ere prestakuntza lortu nuen nazioarteko izen handiko fisioterapeuten eskutik, Brian Mulligan adibidez. Geroago, Bobath kontzeptuan ere trebatu nintzen.

ZAINDUZen tratamenduetarako gehien erabiltzen ditudan teknikak edo tresnak hauek dira:

  • Eskuzko terapia (masagea, mobilizazioak, etab.)
  • Terapia instrumentalak (PIM, 3Tool, etab.)
  • Terapia inbaditzailea (ziztada lehorra, elektro-ziztada, perkusio-elektrolisia, etab.

Maila pertsonalean beste interes batzuk ere garatu ditut, hala nola meditazioa eta mendian ibiltzea.  Meditazio erretiroak isiltasunean, mendi ibilbideak eta eskalada naturan egin dut. Natura eta baratzezaintza atsegin ditut eta nire baratze ekologikoa lantzen dut.