Nori zuzendua?


Pertsona guztiei; helduei, nagusie eta baita ere haurrei. Edozein egoeragatik lesio bat dutenei. Adibidez: postura jatorrikoa, kirol lesioak etab.

Helburu orokorrak

  • Pazientearekin tratamendu-plana prestatzea. Zure historia klinikoa aztertuz eta zure helburuak kontuan hartuz.
  • Mina gutxitzea.
  • Mugikortasuna hobetzea.
  • Funtzionaltasuna hobetzea eguneroko bizitzako jardueretan.

Zer jasoko duzu saio bakoitzean?

  • Eskaintzen dugun tratamendua eskuzko terapian oinarrituko da gehienbat. Gainera, onuragarria iruditzen bazaigu, beste terapia-mota batzuk ere erabil ditzakegu: ariketa terapeutikoa, ziztada lehorra, elektroterapia, etab.
  • Ariketa-plan pertsonalizatu bat sortuz gero, posta elektronikora edo whatsappera bidaliko dizugu bideoekin, zuk errazago egin ahal dezazun.

Modalitateak eta prezioak

  • Saioak orokorrean 45 minutukoak dira, baina 30 minutuko ere izan daitezke, lesio atal txikiak tratatzeko. Nahi duenak ordu beteko saioa ere eska dezake tratamendu zabalagoa jasotzeko.
  • Prezioa: 45 min/ 40€.
  • Etxeko zerbitzua: 1h/50€.
  • Ordainketa eskudirutan edo visa bidez egin daiteke.

Luzaketak eta erlajazioa

Luzaketa saioak, aulkian eta esterillan etzanda eta arnasketa landuz.

  • Zure gorputzaren kontzientzia hartu ahal izango duzu.
  • Tentsioak soltatu eta erlaxatu.
  • Taldeko saioak. Gehienez 5 lagun talde bakoitzean.
  • Astearteetan, 11:00etatik 12:15era. Edo asteazkenetan 12:30etatik 13:45etara.

Animatu zaitez saio bat probatzera!

Opari bonoa

  • Masaje terapeutikoko ordu beteko saio bat oparitu diezaiokezu estimatzen duzun pertsonari.
  • Oparia jasotzen duenak 3 hilabeteko epea izango du txanda hartzeko.
  • Prezioa: 50 € (ordubeteko saioa).

Opari bonoa txartel polit batean emango dizugu.