guri buruz

ZAINDUZ proiektua 2016an sortu zen gaixotasun neurologikoa duten pertsona eta senideei errehabilitazioa eta orientazioa emateko intentzioarekin; Ruben Vilalta, fisioterapeutaren eta Amaia Zelaia, terapeuta okupazionalaren eskutik.

Sei urte eta gero, 2022an, Amaiak gazte-gaztetatik desio izan duen zerbitzua eskaintzen hasi da ZAINDUZen ilusio handiz: Heriotza Doula eta Emaginarena.

Gure filosofia

  • Bihotzez egiten dugu lan. Gure zentroan pertsona guztiak “zaintzen” saiatzen gara. Enpatiaz tratatuko zaitugu; zure gorputzeko egoera eta baita ere alderdi emozional eta psikologikoa kontuan hartuko dugu.
  • Zintzotasunez jokatzen, zuk nahi eta behar dituzun saioetara moldatuko gara, zure dirua eta denbora alferrik galtzerik ez dugulako nahi. Zure bizitzako momentu honetan ezin izango bazenuke gure prezioetara egokitu, hitzegin dezakegu zure egoerara geu egokitzeko.
  • Konfidentzialtasuna beti zainduko dugu.
  • Ekologia eta ingurunearekiko errespetua balore nagusiak dira guretzat. ZAINDUZen merkatuan eskaintzen diren etxeko beila eta hileta edo agur zeremonia ekologikoenak egiteko ideien informazioa jaso dezakezu. Eta gainera ekonomikoenak!
  • Eskuzko terapia-saioetan kalitate goreneko olioak erabiltzen ditugu, 100% olio naturalak eta Bach loreekin eginak.  (Prana kosmetika). ZAINDUZ zentroan Prana kosmetikako produktu batzuk salgai ditugu. Eskariak egiteko aukera ere badago.