HERIOTZA, gutxienez, jaiotza bezain SAKRATUA delako –

Sakratutasuna nire ustez, arruntasunetik kanpoko zaintza berezia merezi duena da. Halan hola, bizitzako bi muturren trantsizioek merezi dutena. Desio on, errespetu, miresmen eta esker onez beteriko bihotz beteko esperientzia magikoa. Bai heriotzaren trantsizioa egiten denari argibidea emateko eta bizirik daudenei laguntzeko.

Sinismen eta ikuspuntu desberdinetara moldatzen naiz. Zure azalean jartzen saiatuko naiz eta ildo hortik doan informazio eta gida ematen.

Heriotza doula eta emagin bezala, lau zerbitzu eskaintzen ditut:

  • Lehenengoa, Aurretiazko borondateen dokumentua idazteko taldeko tailerrak edo saio indibidualak. Osasuntsu eta “oraindik” heriotzaren atarian ez daudenentzako oso gomendagarria!
  • Bigarrena, gaixotasun terminalaren diagnostikoa jasotzen duzunean edo adin handia duzunean eta heriotza hurbil sentitzen duzunean, hainbat kanpoko eta baita ere bihotzeko gauza ordenan jartzen eta antolatzen lagun zaitzaket. Heriotza prozesuan bertan ere lagun zaitzaket.
  • Hirugarrena, hil eta geroko zerbitzua da. Etxeko beila egiteko aukera aparta.
  • Laugarrena, agur zeremonia edo bizitza ospakizuna antolatu eta gidatzeko eskaintza.

Informazio gehiagorako klika ezazu beheko zerbitzu bakoitza.

Zerbitzuak

Bizi amaierako zaintza plana.

Denori gustatzen zaigu maila handi edo txikiagoan oporrak etab. planifikatzea, eta norbere heriotza zergatik ez dugu planifikatzen? Orokorrean, desoroso sentitzen gara heriotzari buruz hitzegiten. Distrakzioak eta kanpoko estimuluak areagotuz doazen gizarte honetan, heriotza bezalako egi borobilak hausnartzearen aukera ederra lurperatzen dugu.

Momentua iritsitakoan, gure desioak adierazteko gai ez baldin bagara, familikiakideek hainbat erabaki handi hartu beharko dituzte gugatik eta erantzunkizun astuna izan daiteke hori beraientzat.

Bihotzez emandako tailer honetan, zure bizitza-amaierako nahiak eta erabaki praktikoak hausnartu eta antolatuta uzteko aukera izango duzu.

Heriotzarekiko gaiei buruzko informazio praktikoa jasoko duzu, gaur egungo legediaren mugak kontutan dituena, eta zure dudak eta kezkak lasai azaltzeko aukera izango duzu. Tailerra bi zatitan banatzen da:

1) Heriotza aurretiko zaintzari buruzko informazioa: Medikuentzako eta senideentzako jarraibideak idatzita uzteko aukera izango duzu.

2) Heriotza ondorengo zaintzari buruzko informazioa: Senideentzako jarraibideak idatzita uzteko aukera izango duzu.


Zure heriotzarekiko desioak zure erara idaztea uzteak, lasaitasuna emango dizu eta zure senideei erabaki handiak hartzeko ardura arinduko diezu.
Tailer hau, herritar guztiei zuzendua dago. Heriotza denok biziko dugulako eta ez dakigulako noiz.

  • Tailerrean, Agur On Karpeta sortzeko 36 orriko txostena jasoko duzu.
  • Taldeko saioak. Prezentziala eta online. 6 saioko tailerra. Saio bakoitza bi ordukoa. Denetara 12 orduko tailerra.
  • Saio indibidualak ere ematen dira. Zure lana, zure erara eta zure erritmoan egiteko. Saio kopurua pertsonak behar duenaren arabera moldatzen da.
  • Prezioa taldeko tailerra: 120€. Plaza mugatuak.
  • Hurrengo tailerra: xxx
  • x, Tailer Aurkezpen Hitzaldia. Dohain.


Zer esan dute tailerra egin dutenek?

“Espero baño gexa jaso det. Bide bat zabaldu duzu, nire heriotzaren aurrean hartu behar duten neurriei buruz, kriston lasaitasuna jaso det. Beharrezko pertsona zara gai honek jorratzeko eta behar dutenei laguntzeko; niri beste laguntzen badiote behintzat. Mila esker”. Xabier A.


“Informaziñoi asko jaso, asko ikasi eta askatasun osoz hitz eiñ ahal izan dugu heriotzari buruz. Gida bat daukagu nola prestatu eta nola antolatu, bai heriotza aurretik eta bai ondoren. Eskerrik asko Amaia”. Jose Agustin E.


“Espero nuena eta gehiago jaso dut!!! Gehien bete nauena, “emaginaren” lana ezagutzea, heriotza aurreko eta ondorengo prozesuan. Eskerrak eman nahi dizkizut zure eskuzabaltasunagatik. Zu ezagutzeak nire bizitzan eragin handia izan du”. Nerea A.


“Heriotzaz gehiago ikasteko eta norberaren kezkez hitz egiteko leku seguru bat izan da. Terapia bat izan da. Faltan botako ditut saioak”. Kattalin A.

Zure etxean. Maitasunetik eta sakratutasunetik gidatuz.
Azken diagnostikotik hil arteko gida. Heriotza prozesua barne.


Gaur egungo gizartean, gero eta gehiago kostatzen zaigu egunerokotasuneko zailtasunak onartzea eta tentsioak soltatzea. Heriotzaren aurrean beldurrak eta antsietateak gainez egiten digute orokorrean. Hilzorian dagoena eta bere hurbilekoak hankaz gora jartzen dira, eta orokorrean, osasun profesionalek beraien eskutan duten baliabide bakarra, medikazio lasaigarriak ematean datza.


Heriotza kontziente, lasai eta bihotz-betea posible da.

Horrela hil diren pertsonak ezagutzeko ohorea izan dut. Ezin dugu aukeratu noiz eta nola etorriko zaigun heriotza, baina bai aukeratu dezakegu nola bizi momentu horretararte.

Nire lana, hilurren dagoena eta senitartekoak gai praktiko eta gai espiritualekin orientatzean datza; ahal denik eta heriotza kontziente eta baketsu baterantz bideratuz. Helburua, hilurren den pertsonak bere bizitzako kapitulua kontzienteki zarratzea lirateke eta heriotza iristean, honi eskutik heltzea, prest trantsiziorako!

Bai erlijiosoa bazara edo ez bazara ere, zure sinismen eta beharretara moldaturiko orientazioa eta gida eskainiko dizut. Geratzen diren hilabete edo egun horiek ahal denik eta esanahirik handienarekin bizitzeko, bihotzetik. Hainbat gauzetan lagundu zaitzaket; legatua prestatzen, harremanak sendatzen, asuntoak ordenatzen, heriotzaren trantsiziorako prestatzeko informazioa eta gida ematen.
Gorputza erlaxatu eta tentsioak soltatzeko aukera desberdinak ere eskaintzen ditut, gorputzeko masaia terapeutikoa, besteak beste.

Zerbitzuak:

  • Etxeko bisitak.
  • Ospitaleko bisitak.
  • Zure senitartekoei orientazioa.

Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

Telefonozko kontsultak dohain dira. 600 833 222

Gustatuko litzaizuke...

heriotzaren gertakizun erraldoia integratzeko denbora eta espazioa edukitzea?

Etxeko hileta alternatiba zoragarria da horretarako. Gaur egungo legedian dugun aukera da, baina heriotzarekiko tabuagatik ez gara gizarteak jarraitzen duen ohiko tradizioetatik haratago informatzen. Heriotza gertatzen denean, beldur eta ezjakituriagatik lehen bailehen gorpua tanatoriora eramaten dugu.

Posible da etxean gorpua edukitzea! 2 egun gehienez, osasun eta higiene neurri guztiak hartuta! (BIOSAC boltsarekin).

Etxeko intimitatean. Zure agurra, zure erara eta zure erritmoan.

Beraz, gorpua etxean 2 orduz edo 48 orduz edukiz gero, familiakoei eta lagunei aukera ematen die beren maitea etxean zaintzeko, gorpua prestatzeko eta behar dituzten errituak egiteko. Etxeko intimitateak, behar den denbora hartzeko eta sakratutasuna mantentzeko aukera ematen du. Dolua egiteko eta egoera berrira egokitzeko aukera ederra da familia eta maite duten guztientzat.

Hil denaren adimena eta gorpua zaintzea eta bizirik daudenak zaintzea.

Nire lana maitasunez eta gupidaz egoera delikatu hori gidatzearena da. Familiakideei agintea ematen, eta behar diren gauza praktiko eta emozionalak kontutan izan eta koordinatzea. Etxeko txikieenek partehartzeko aukerak baita ere zaintzea. Etxeko hileta ahal denik eta gertakizun positibo, sakratu eta ederrena izateko.

Hileta ekologiko, ekonomiko eta esanguratsuak

Gaur egun merkatuan dauden hilkutxa ekologiko eta ekonomikoei buruzko informazioa jaso dezakezu. Hilkutxa hauek homologatuak dira. Hilkutxa hauek margotu daitezke. Hilkutxa apaintzea dolua prozesatzen laguntzen duen erritu ederra da. Enpresarekin gu jarri gaitezke harremanetan, tramite guztiak zuri errazteko.

Deitu lasai edozein duda edo galdera baduzu. Gustora hitzegingo dut zurekin.

Telefonozko kontsultak dohain dira. 600 833 222

Hil denaren bizitza ohoratzeko eta esanahiez betetako agurrarekin gozatzeko.

Orokorrean, azken momentuan eta emozio zurrunbiloarekin prestatzen dugu hileta zeremonia, eta batzutan, ezer prestatzeko gai ere ez gara izaten.

Hileta zeremoniak edo Bizitza Ospakizunak doluaren prozesuan oso lagungarriak izan daitezke. Ingurune intimoagoan, hau da senitarteko eta lagun miñen artean, edo publikoari zabalik egin daitezke.

Hil den maitearen Bizitza Ospakizuna prestatzen edo eta baita ere gidatzen lagun zaitzaket. Bere esentzia eta ekarpenak bistaratzen dituen erritu- zeremonia esanahiduna eta berezia egiten. Erlijiosoa bazara edo ez, zure sinismen eta beharretara moldaturiko orientazioa eta gida jasoko duzu.

Zerbitzuak:

  • Orientazioa eta laguntza: zeremonia prestatzen eta antolatzen.
  • Orientazioa eta laguntza + gida: zeremonia prestatzen eta antolatzen + zeremonia gidatzen. Modalitate honekin, senitartekoek Bizitza Ospakizuna bihotz betez gozatu ahal izango dute, antolaketa eta gidaren kezkarik gabe.

Zer esan dute zerbitzu hau jaso dutenek?

"Eguna biribila izan zen, batez ere zuri esker, Amaia. Eskerrik asko!" E. Alustiza